SEKUENTZI DIDAKTIKO DIGITALA

Power point honen bidez egin dugun SDDaren fitxa teknikoa aurkezten dugu:

Sekuentziaren helburu nagusia, beraz hau izango da: gorputz hezkuntzako saioetan malabareak egiteko erabiliko diren pilotak sortu eta erabiltzea.

Aurre-ezagutzak:

Haurrek dagoeneko jaurtiketak eta harrerak egiten dituzte, objetuekiko indarra eta koordinazioa ez dute menperatzen eta objetuen ibilbidearekiko arazoak izaten dituzte jarraipenean.
Ariketa hauekin haurraren interesa piztu eta landu beharrezkoak diren faktore horiek guztiak indartu nahi ditugu, ikaskuntza prozesua ahalik eta aberatsena izateko nahian.

Azaldutako guztia lortzeko asmoz, jarduera hauek proposatzen dira:

LEHENENGO JARDUERA:

Pilotak egiteko erabiliko da eta bertan ikasleek aurrerago egingo dituzten ariketak burutu ahal izateko materiala sortu, landu eta erabiliko dute.

Honetarako gelako otrdenadoreak erabiliko dira, eta ikasleek irakaslearen azalpena jasoko dute bi eratara. Batetik ahozko azalpenak burutuko dira eta bestetik bideo emanaldi batek tutoriala aurkeztuko du.


Denboralizazioa: 10 minutu

Ikasleek beraien materiala aterako dute eta lauko taldeetan mahai bakoitzean kokatuko dira; lanerako giro egokia saiatuko gara lortzen eta haurrak beraien pilotak sortzen hasiko dira.

Materiala:
(Haur bakoitzak hiru pilota egingo ditu)



Ikasleek bete beharreko pausuak hauexek izango dira: 

1- ARROZA BOTILA BARRUAN SARTU, ERDIRAINO BETE ARTE
2- GLOBOA PUZTU BAKOITZAK NAHI DUENAREN TAMAINAREN ARABERA
3- GLOBOA PUZTUTA DAGOELA BOTILATXOAREN AHOAN SARTU
4- BOTILATXOAREN EDUKIA GLOBORA PASA
5- BOTILA ETA GLOBOA ASKATU ETA GLOBOAREN MUTURRA MOZTU
6- MOZTUTAKO HERTZA ZELOZ ESTALI
7- BIGARREN GLOBOA HARTU ETA MUTURRA MOZTU
8- EGINDAKO PILOTA,BIGARREN GLOBOAN SARTU.BERRIZ EGIN,PILOTA BAKOITZEAN HIRU GLOBO EGON ARTE

Erabilitako denbora: 60 min

BIGARREN JARDUERA:

Pilota bakarrarekin ariketak:

Irakaslea haurrekin gimnasiora zuzenduko da eta haurreko saioan burututako materiala eramango dute.
Irakasleak ikasle bakoitzaren lana ikuskatu eta balorazioa apuntatuko du.
Haurrei malabareen inguruko historio labur bat kontatuko die eta jarraian ariketak burutzeko azalpenak emango ditu.

Erabilitako denbora; 10 min

Haurrak gimnasio osoan sakabanatuta beraien materiala erabiliz ondoko ariketa hauek saiatuko dira burutzen:

- Pilota eskuan duzula goruntza bota eta lurreranzko ibilbidea burutzen utzi hartu baino lehen;pilotaren altuera buruaren gainetik asko aldendu gabe jaurti behar da (5 min)

- Altuera ezberdinetara bota eta jaso beharko da pilota,esku berdinarekin (5 min)

- Ezker eskuarekin pilota askatu eta eskuin eskuarekin hartu beharko dute,pilotaren ibilbidea parabolikoa izaten saiatu beharko dira(5 min)
- Pilota ezker eskuaz bota,airean dagoenean txalo bat eman eta eskuin eskuaz jaso (5 min)

2 pilotekin ariketak:

- Ariketa honekin pilotaren ibilbide parabolikoa landuko dugu. Pilota bana esku bakoitzean eta bat askatu(gorria), puntu gorenean dagoenean, askatu ezazu beste pilota(urdina); utzi pilotak zorura erortzen. Ibilbidearen parabolitatea lortu behar da.(5 min)

- Pilota bana esku bakoitzean, pilota gorria jaurti eta goian dagoenean askatu urdina, pilota gorria saiatu beharko dira hartzen eta urdina lurrera erortzen utzi daiteke(5 min)

- Pilota bana esku bakoitzean izan da; askatu pilota gorria,hau goian dagoenean askatu pilota urdina,pilota gorria jaso eta pilota urdina jaso.Ariketa hau bukatzean haurrak pilotak hasierako posiziotik aldatu direla konturatuko da.(5 min)

Hiru pilotekin ariketa:

- Eskuin eskuan pilota gorria eta beltza izango dira eta ezker eskuan urdina.Pilota gorria askatu, goian dagoenean, askatu pilota urdina eta urdina goian dagoenean ezker eskuaz pilota gorria jaso, jasotzean pilota beltza askatu eta eskuin eskuaz jaso pilota urdina eta beltza lurrera erortzen utzi (10 min)


Hemen duzue sekuentzia digital hau baloratzeko erabiliko dugun errubrika:
View more presentations from leirearkaitz.

PUBLIKOARENTZAT GALDERA:

  • Imajinatu ikasleak zaretela: gustatuko litzaizueke honelako aktibitatea burutzea?
 

Write here, about you and your blog.
 
Copyright 2009 3kide All rights reserved.
Blogger Templates created by Deluxe Templates
Wordpress Theme by EZwpthemes