BITARTEKO TUTORIALA: scratch
Aukera anitzak ematen dituen bitartekoa dugu hau. Ikasleek erabiltzeko oso egokia da eta konplexutasun maila handituz joan daiteke erabiltzailearen garapena edota adinari so eginez.
Jolasak, azalpenak, grafikoak,..., gauza asko egin daitezke scratch-en bidez, eta erabiltzea nahiko erraza da pantaila bakar batean osagai guztiak agertzen baitira. Blokeak kokatzen dira bata bestearen gainean eta muntaketak egiten dira jolas batean bezala.
Ikasteko baliabideak
http://www.eduteka.org/ScratchLeccion01.php
http://blog.catedratelefonica.deusto.es/tag/scratch/
http://wajibu.blogspot.com/2008/03/scratch-programacin-fcil-para-educacin.html
Beharreko baliabideak
Ordenadorea eta internet. Oso egokia litzateke pantaila digitala klasean izatea.
BITARTEKO TUTORIALA: pixton
Klasean nola erabili
Oso modu dibertigarrian istorioak kontatzeko eta komiki moduan edozein gaiari buruzko azalpena emateko.
Ikasteko baliabideak
http://www.slideshare.net/marimarpego/tutorial-para-crear-comics-con-pixton-1661194
http://www.youtube.com/watch?v=zVuaigYfeV0
http://www.aulasconsoftware.org/profiles/blogs/herramientas-20-comic-pixton
Beharreko baliabideak
Ordenadorea eta internet
BITARTEKO TUTORIALA: mindomo
Klasean nola erabili:
Oso interesantea da bitarteko hau era informatizatu batean eskemak egiteko, eta tresna oso ona da eskemari irudiak, bideoak edota testuak gehitu ahal baitzaizkio.
Eskema mindomo programan egin baino lehen oso argi izan behar da zer garatu nahi den.
Ikasteko baliabideak:
http://www.genbeta.com/web/mindomo-completisima-herramienta-para-generar-esquemas
http://www.aulablog.com/planeta/node/23484
http://profesoraeugenia.blogspot.com/2010/04/que-privilegio.html
Beharreko baliabideak:
Ordenadorea eta internet.
BITARTEKO TUTORIALA: VOKI
Klasean nola erabili:
Klasean modu askotan erabil daiteke, eta oso egokia da aurkezpenak egiteko, esaterako lan berri bat sartzera goazenean edota atzerriko hizkuntzan aurkezpen laburrak egiteko.
Ikasteko baliabideak:
http://www.educacontic.es/blog/voki-personajes-que-hablan-text-speech
http://blog.plozano.net/voki-¿hablas-o-leemos/
Beharreko baliabideak:
BITARTEKO HEZITZAILEA: Mindomo
Helburu hezitzailea:
Bitarteko honen bitartez, Aintzinako Egiptoan hurbilketa historikoa egin nahi da, eta hurbilketa honen barnean, hileta monumentuak ezagutu eta aztertu nahi dira.
Landutako gaitasunak:
Gaitasun honek askotariko trebetasunak izatea eskatzen du, egokitasunez,
autonomiaz eta ekimenez jarduteko bizitzako eta jakintzako askotariko eremutan eta mundua interpretatzeko.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
Ikasten ikasteak esan nahi du norberak eskuratuak dituela jada zenbait trebetasun, ikasteari ekiteko eta gero eta eraginkortasun eta autonomia handiagoz ikasten jarraitzeko, betiere, ikaste-jarduera hori norberaren helburuei eta premiei egokitzen bada.
d) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Hau eskatzen du teknologia digitala erabiltzeak: eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko.
Honela egin nahi da kasu honetan mindomo programa erabiliz.
e) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Munduaren egoera historikoa eta soziala eta munduaren bilakaera, lorpenak eta arazoak ulertzen laguntzen du gaitasun honek. Errealitatea ikuspegi kritiko batetik ulertzeko, esperientzia eta jakintza izan eta errealitate hori aztertzeko ikuspegi bat baino gehiago
daudela jakin behar du ikasleak.
Kasu honetan, aintzinako Egiptoko gizartea saiatuko gara ulertzen.
f) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Giza eta arte-kulturarako gaitasunak berekin dakar kultura- eta arte-adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna.
Ikasleak gozatzeko eta bere burua aberasteko erabili behar ditu adierazpen horiek, eta herrien ondare-elementutzat jo.
Nori zuzendua:
3. zikloko 6. kurtsoko ikasleentzat dago zuzenduta.
Dakarren abantaila:
Oso era grafiko eta errazean ikusiko da mapa kontzeptual hau, eta honelako bitartekoak ikaskuntza prozesuan asko laguntzen dute. Ezagupen orokor bat izango dute ikasleek mindomo hau ikusi eta gero.
Erabili beharreko errekurtsoak:
Internet ikasle bakoitzaren ordenadorean eta oso ondo legoke proeiktatzeko pantaila edo arbela digitala klasean izatea mindomo hau askoz hobeto ikusteko.
BITARTEKO HEZITZAILEA: Voki
Helburu hezitzailea:
Ikasleei beraiek burutu behar dituzten lanetan erabilgarri den bitarteko digital bat aurkeztea.
Landutako gaitasunak:
a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Oso egokia da Voki bitartekoa edozein hizkuntzan aurkezpen laburrak egiteko.
b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Programa informatikoa da eta informazioa tratatzeko aukera berri bat ematen zaie ikasleei informazioa modu tradizionalez gain beste era batean kudeatzeko.
Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntzako ikasleek bigarren ziklotik aurrera modu erraz batean erabil dezakete bitarteko hau, eta zer esanik ez dago muga adinari dagokionez ez daukala erabiltzeko mugarik.
Dakarren abantaila:
Irakaskuntzan aukera asko ematen ditu bitarteko honek, ikasleek ondo pasako dute beraien pertsonaia karakterizatzen eta edozein aurkezpenerako edota gai baten inguruan edozein gauza azaltzeko modu original batean erabiltzeko aukera izango dute.
Sormena eta komunikazioa landuko dira gehienbat, eta zalantzarik ez dago gaitasun hauek funtsezkoak direla ikaskuntza prozesuan.
Erabili beharreko errekurtsoak:
Izan behar diren errekurtsoak oso arruntak dira, internet eta inportanteena: oso argi izatea zer landu eta zer egin nahi den. Horrela, eskema bat aurrean izanda askoz errezagoa izango da gure Voki-a egitea.
EKARPENA: etxegiroan.com
Aukeraketaren zergatia:
Bitarteko hau aukeratu dugu nahiko interesgarri eta erakargarria iruditu zaigulako irakaskuntzan edozein adinan lantzeko. Suposatzen da guztioi gustatzen zaigula ipuinak entzutea eta ondo eta landuta badaude askoz gehiago.
Iruzkina:
Hemen aurkezten dugun web orriak narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak entzuteko aukera ematen digu, bai euskaraz baita gaztelainaz ere.
Gaitasun asko landu daitezke bitarteko honi esker, esaterako, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna edota informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Ulermena asko lantzen da honen bidez eta eskura izan behar ditugun tresna bakarrak ordenadorea eta interneta izango dira.
Hemen froga moduan umeentzat eskaintzen zaien Grimm anaien "otsoa eta zazpi antxumeak" hurbiltzen dizuegu, disfrutatu...
http://http/www.etxegiroan.com/mp3/grimm_anaiak/otsoa_eta_zazpi_antxumeak.mp3
Informazio iturria:
Hauxe da web-aren linka, animatu eta sartu gero etxean eta eskolan erabiltzeko!!
http://www.etxegiroan.com/
BITARTEKO HEZITZAILEA:Text2mindmap
Helburu hezitzailea:
Mapa mentalen bidez Bizkaiko mendiak ezagutzea.
Landutako gaitasunak:
a) Ikasten ikasteko gaitasuna
Ikasleak jakin egin behar du zer dakien, zer ikasi behar duen, nola ikasten den, eta nola kudeatzen eta kontrolatzen diren modu eraginkorrean ikaskuntzaprozesu hau.
Hala, ikasleak gai izan behar du azken prozesu horiek optimizatzeko eta helburu pertsonalak lortzeko erabiltzeko. Ikasleek jakin egin behar dute zer ahalmen eta gabezia dituzten, eta lehenez baliatzen jakin behar dute; halaber, bigarrenak gainditzeko motibazioa eta borondatea izan behar dute, eta helburu hori lortzeko aurreikuspena. Hala, ikasleak gero eta segurtasun handiagoa izan behar du bere buruan, ikasketa-erroka berriei ekiteko.
b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Hau eskatzen du teknologia digitala erabiltzeak: eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez
erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko.
Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntzan 3. zikloko 5. kurtsoan.
Dakarren abantaila:
Ikaskuntza prozesuan oso inportanteak dira mapa hauek eta abantailen artean hauek aipa ditzakegu: ikasi behar denaren ideia argia eta zehatza ematen du, modu ordenatuan eta ierarkerizatuan ikusten dira kontzeptuak, kontzeptuen arteko harremana ikustea eta ulertzea errazten da mapa hauen bitartez, ikasleek mapa bat ikustean eredu izango dute beste batzuk egin ahal izateko, eta azkenik ikasleek ezagupen berriak gehitzeko oso baliogarria izango da tresna hau.
Erabili beharreko errekurtsoak:
Internet eta ondo legoke arbela digitala erabiltzea guztiok batera ikusi ahal izateko mapa hauek.
BITARTEKO HEZITZAILEA: JIGSAWPLANET

http://www.jigsawplanet.com
Helburu hezitzailea:
Modu dibertigarri eta digital batean puzzleak egin daitezkeela egin eta erakustea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
a) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Puzzleak batidanik ikusi eta egin ditugu modu tradizionalean, orain daukagu aukera guk nahi dugun irudi puzzle bihurtzeko eta modu informatizatuan jolasteko.
b) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Puzzleak egitea bakoitzaren eskemak garatzea da, eta aproban jartzen da bakoitzaren ahalmena, apurka-apurka maila zailagoan eginez.
Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklotik hasita edozein pertsonari dago zuzenduta bitarteko hau.
Dakarren abantailak:
Programa honen bitartez zailtasun eta irudi ezberdineko puzzleak egin daitezke, erakargarria izango da ikasleentzat beraien gustukoa den edozein puzzle egitea.
Gainera ordenadore bitartez egitea ikasleen gustukoa izaten da, beraz, oso ona izan daiteke hau: alde batetik, puzzleak berak lantzen dituen gaitasunak, bestaldetik, programa digitalak erabiltzea dauzkan onurak.
Erabili beharreko errekurtsoak:
Ordenadorea eta inetrneta.
BITARTEKO HEZITZAILEA: PIXTON (Txiste lehiaketa)
Helburu hezitzailea:
Modu erakargarri eta digital batean edozein gairi buruzko komikiak egitea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Oso egokia da bitarteko hau esaterako, atzerriko hizkuntza ikasgaietan lantzeko, erabili behar den hizkuntz maila bakoitzak erabakitzen du, beraz, aukera dago hemen bakoitzak nahi duena idazteko.
Elkarrizketak biziak eta zuzenak dira eta testuari eta gertaerei bizitasun handia ematen die.
b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Komikiak modu digitalean eginez aukera gehiago ematen zaizkio ikasleari istorioak kontatzeko, eta oso programa polita eta erraza da erabiltzeko.
Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntzan dagoen edozein ikasleei zuzenduta (ezagupen informatiko minimo batzuk).
Dakarren abantailak:
Modu erakargarrian eta jolas moduan komikiak egiteko aukera, komikietan pertsonaia ezberdinak sartzen dira, paisaiak, dekoratuak, eta hau dena bakoitzak nahi duen moduan apaintzeko aukera dago.
Erabili beharreko errekurtsoak:
Ordenadorea eta internet.
EKARPENA: Udako Topaketak. Uztailak 1 eta 2
http://www.hikhasi.com/topaketak
Oso interesantea iruditzen zaigu honelako aktibitateei arreta berezia eskeintzea, gaur egun oso aukera gutxi ditugulako gai batzuetan sakontzeko, hau dela eta, esperientziak partekatzeko eta gauza berriak ikasteko eskaintza hauek aprobetxatu behar ditugu.
Iruzkina:
Uztailaren 1 eta 2an Donostiako Pedagogia fakultatean antolatuko diren topaketak dira hauek.
Hemen arlo asko lantzen dira eta oso interesanteak dira esaterako teknologia berriekin harremanetan dauden hauek:
Buru-mapak (Mind mapping)... ...hire burua antolatu eta sortu!
Irakaskuntza 2.0
Web 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan.
Bideoa: editatzen ikasteko, Pinnacle Studio programaren bidez.
Agertzen den lehenengo ikastaroan klasean mindomo bitartekoaren bidez landutakoa praktikan jarriko da, eta seguraski, mapa kontzeptualak egiteko bitarteko gehiago ikusiko dira, bai hauen erabilera praktikoa baita erabilera teorikoa ere.
Beste aspektu inportante bat hauxe da: informazio eta lan egiteko moduak trukatzeko aukera. Logikoa da honelako planteamenduetan parte hartzaileen arteko elkarrekintza sortzea eta batetik ikastea, besteak esaten duenaz adi egotea, norbanakoari gertatu zaiona planteatzea, ..., modu aberatsak dira hauek esperientzi trukaketa emateko eta honetaz gure lanean baliatzeko.
BITARTEKO HEZITZAILEA: Scratch: arrautzaren prozesua
Helburu hezitzailea:
Ikasleek modu grafikoan arrautzak nondik datozen eta zertaz dauden eginda jakitea.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
a) Zientzia, teknologia eta osasunkulturarako gaitasuna.
Ikusiko dugu adibide honetan arrautzaren prozesua zer nolakoa den, eta honela ingurune fisikoarekin egiten da lotura.
Scratch gai askori buruz hitz egiteko erabil daiteke, eta prozesu asko azaltzeko landu daiteke: gorputzaren sistemak zelan funtzionatzen duen, geografia lantzeko,...e.a.
b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Jolas moduan har daitezke scratch-ak eta modu digitala askoz erakargarriagoa da ikasleentzat. Teknologia berri honek aukera ematen du bakoitzak ikasteko eta jolasteko eta besteei egindakoa erakusteko.
Nori zuzendua:
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko 1. mailan erabiltzeko eta Haur Hezkuntzan ere egokia litzateke.
Dakarren abantailak:
Era grafikoan eta dibertigarrian oiloak arrautzak ateratzeko zer prozesu egiten duen ikustea.
Erabili beharreko errekurtsoak:
Ikasle bakoitzeko ordenadore bana (internetarako sarbidea ere bai).
Baliabide txertatuta:
EKARPENA: IKTak Lehen Hezkuntzan
Informazio iturria:
http://www.youtube.com/watch?v=sUt24C8Ne1c
Aukeraketaren zergatia:
Ikaragarria iruditu zaigu Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasle hauek egiten dutena, eta benetan polita da egiten duten lana. Asko gustatu zaigu ikasleak modu honetan lan egiten ikustea eta hau izan da ekarpena aukeratzeko arrazoi nagusia.
Iruzkina:
Honelako bideoak ikustean pentsa dezakegu eskola guztietan aktibitate eta ekintzak hauek egiten direla, baina nire ustez, errealitatea ez da horrelakoa.
Gaur egun martxan dagoen hezkuntza sisteman denetarik dago, eta aniztasun honetan teknologia berrien berririk ez dutenekin zelan egin lan da nire kexka nagusia.
Batzutan gerta daiteke aukera ez izatea, baina interesa egotea, eta nik uste kasu hauetan irtenbidea erraza dela, baliabideak eskaini eskoletan (suposatzen da badaudela) eta irakasleei behar duten laguntza guztia bermatu.
Baina, zer gertatzen da teknologien munduaz paso egiten dutenekin? Zaila da honi irtenbidea ematea, ezin da inor behartu eta irakasle hauen ikasleek ez dute aukera izango honelako baliabideak eskoletan erabiltzeko, eta gerta daiteke Haur edota Lehen Hezkuntza osoan bitartekoak eskoletan egotea (eskola 2.0 adibidez) eta inoiz ez erabiltzea. Oso penagarria benetan, baina pertsonak gara irakasleak eta argi dagoena da denetarik dagoela.
Gu izango gara eskoletan egunen batean sartuko den haize freskoa, eta gure esku dago ere baliabide hauen abantailak mahai gainean jartzea eta erabilpena bultzatzea.